Nire aurkezpena
Kaixo, nire izena Daniela Perez da eta gaur nire burua aurkeztuko dizuet.
Usansolon bizi naiz jaio nintzenetik.
Unkina eskolara noa, seigarren mailan nago eta Ane da nire andereñoa.
Nire etxean lau pertsona gara: nire ama, nire aita, nire ahizpa txikia eta ni.
Nire amak Estibaliz du izena eta arkitektoa da, nire aitak Joseba du izena eta material nautikoa egiten duen enpresa baten burua da, eta nire ahizpak Paula du izena eta ni baino bi urte gazteagoa da.
Nire denbora librean irakurtzea gustatzen zait. Klasea dagoenean, gauetan irakurtzen dut bakarrik, baina asteburuetan eta oporretan egunez ere irakurtzen dut. Liburu asko irakurri ditut, baina gehien gustatu zaidana "Los Dos Mundos de Zóe" da.
Kirolak ere gustatzen zaizkit eta nire gustokoenak surfa eta saskibaloia dira. Unkina izeneko saskibaloi taldean nago, pibota naiz. Eskola ostean praktikatzen dut nire taldearekin.
Eskola ostean ingeles ikastegi batera joaten naiz ere, "M y You" du izena, eta han asko ikasten dut.
Orain ez dut etxeabererik, baina lehen txakur bat nuen, hiru urte daramatza hilda, jaio nintzenetik bizi zen nirekin.
Uda honetan, Huelvara, Marbellara, Laredora eta Nafarrora joan naiz.
Nafarroan ingelesa ikasteko kanpamendu batean egon naiz.
Laredon surf klaseetara joan naiz Naroa izeneko lagun batekin.
Marbellan hotel batean egon naiz eta lagun asko egin ditut.
Huelvan igerilekuan igaro ditut egunak Santanderreko lagun batekin.
Uda honetan oso ondo pasatu dut egon naizen leku guztietan, baina haietako bat aukeratu beharko banu Huelvarekin geratuko nintzen, han lagun asko egin ditudalako eta oso janari gozoa dagoelako.
Espero dut hurrengo urtean bueltatzea.😁😁

Oso ondo dago idatzita guztia oso ondo azaldu dituzu zure oporrak luzeak izan arren:)😎💯👌
ResponderEliminarOso ondo azaldu duzu dena.
ResponderEliminarBatzuk irakurri ditut eta zurea da gehien gustatu zaidana.
Perfecto💯💯
ResponderEliminarPrimeran egin duzu
ResponderEliminaroso ondo eginda dago
ResponderEliminarSe polita idatzita dago!😀
ResponderEliminaroso ondo, gustatu zait asko
ResponderEliminarOso ondo egin duzu!!!!!!
ResponderEliminaroso ondo egin duzu 👏👏👏👏
ResponderEliminarOso ondo dago!!!❤🔥
ResponderEliminarOso ondo!!!
ResponderEliminar