Nire aurkezpena



 Kaixo, nire izena Daniela Perez da eta gaur nire burua aurkeztuko dizuet.

Usansolon bizi naiz jaio nintzenetik.

Unkina eskolara noa, seigarren mailan nago eta Ane da nire andereñoa.

Nire etxean lau pertsona gara: nire ama, nire aita, nire ahizpa txikia eta ni.

Nire amak Estibaliz du izena eta arkitektoa da, nire aitak Joseba du izena eta material nautikoa egiten duen enpresa baten burua da, eta nire ahizpak Paula du izena eta ni baino bi urte gazteagoa da.

Nire denbora librean irakurtzea gustatzen zait. Klasea dagoenean, gauetan irakurtzen dut bakarrik, baina asteburuetan eta oporretan egunez ere irakurtzen dut. Liburu asko irakurri ditut, baina gehien gustatu zaidana "Los Dos Mundos de Zóe" da.

Kirolak ere gustatzen zaizkit eta nire gustokoenak surfa eta saskibaloia dira. Unkina izeneko saskibaloi taldean nago, pibota naiz. Eskola ostean praktikatzen dut nire taldearekin.

Eskola ostean ingeles ikastegi batera joaten naiz ere, "M y You" du izena, eta han asko ikasten dut.

Orain ez dut etxeabererik, baina lehen txakur bat nuen, hiru urte daramatza hilda, jaio nintzenetik bizi zen nirekin.

Uda honetan, Huelvara, Marbellara, Laredora eta Nafarrora joan naiz.

Nafarroan ingelesa ikasteko kanpamendu batean egon naiz.Descubre Navarra con estos 7 planes originales

Laredon surf klaseetara joan naiz Naroa izeneko lagun batekin.

Que ver en Laredo, Cantabria? - Charcotrip

Marbellan hotel batean egon naiz eta lagun asko egin ditut.

Turismo en Marbella, España 2021: opiniones, consejos e información -  Tripadvisor

Huelvan igerilekuan igaro ditut egunak Santanderreko lagun batekin.

El Rompido, el pueblo de Huelva que esconde una de las playas más salvajes  de la Costa de la Luz

Uda honetan oso ondo pasatu dut egon naizen leku guztietan, baina haietako bat aukeratu beharko banu Huelvarekin geratuko nintzen, han lagun asko egin ditudalako eta oso janari gozoa dagoelako.

Espero dut hurrengo urtean bueltatzea.😁😁

Comentarios

  1. Anónimo12:28

    Oso ondo dago idatzita guztia oso ondo azaldu dituzu zure oporrak luzeak izan arren:)😎💯👌

    ResponderEliminar
  2. Anónimo12:29

    Oso ondo azaldu duzu dena.
    Batzuk irakurri ditut eta zurea da gehien gustatu zaidana.

    ResponderEliminar
  3. Anónimo12:32

    Perfecto💯💯

    ResponderEliminar
  4. Anónimo12:39

    Primeran egin duzu

    ResponderEliminar
  5. Anónimo12:51

    oso ondo eginda dago

    ResponderEliminar
  6. Anónimo12:57

    Se polita idatzita dago!😀

    ResponderEliminar
  7. Anónimo12:58

    oso ondo, gustatu zait asko

    ResponderEliminar
  8. Anónimo12:59

    Oso ondo egin duzu!!!!!!

    ResponderEliminar
  9. Anónimo13:00

    oso ondo egin duzu 👏👏👏👏

    ResponderEliminar
  10. Anónimo13:04

    Oso ondo dago!!!❤‍🔥

    ResponderEliminar
  11. Anónimo13:12

    Oso ondo!!!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario