Kaixo, nire izena Daniela Perez da eta gaur nire burua aurkeztuko dizuet. Usansolon bizi naiz jaio nintzenetik. Unkina eskolara noa, seigarren mailan nago eta Ane da nire andereñoa. Nire etxean lau pertsona gara: nire ama, nire aita, nire ahizpa txikia eta ni. Nire amak Estibaliz du izena eta arkitektoa da, nire aitak Joseba du izena eta material nautikoa egiten duen enpresa baten burua da, eta nire ahizpak Paula du izena eta ni baino bi urte gazteagoa da. Nire denbora librean irakurtzea gustatzen zait. Klasea dagoenean, gauetan irakurtzen dut bakarrik, baina asteburuetan eta oporretan egunez ere irakurtzen dut. Liburu asko irakurri ditut, baina gehien gustatu zaidana "Los Dos Mundos de Zóe" da. Kirolak ere gustatzen zaizkit eta nire gustokoenak surfa eta saskibaloia dira. Unkina izeneko saskibaloi taldean nago, pibota naiz. Eskola ostean praktikatzen dut nire taldearekin. Eskola ostean ingeles ikastegi batera joaten naiz ere, "M y You" du izena, eta han asko ikast...
Comentarios
Publicar un comentario